Elkargest, elkarte gastronomikoak kudeatzeko espreski eginiko programa bat da, elkarte bakoitzaren ezaugarriei moldatzeko ahalmena duena
Gastu edo diru sarrera bakoitza dagokion kapituluan kokatuz, elkartearen kontu-liburua eramateko prestatua dago aplikazioa. Gainera, amortizaziok sartzeko aukera ere ematen digu.
Elkargest buruzko informazio guztia eskaintzen dugu. Sortu daitezkeen galderak erantzuten ditugu, Demo bat egiten dugu txokoan bertan, eta biok ados egonez gero, produktua egokitu eta inplantatu egiten dugu.
Edozein zalantza argituko dugu telefono edo posta elektronikoaren bidez.
Simulazio bat egingo dugu elkartean bertan. Konpromiso barik.
Elkargest funtzionatzen utziko dugu eta funtzio guztiak azalduko ditugu.
Zalantzak sortzen direla badakigu, horregatik berriz ere joango gara.
Elkargesten erabilerak abantaila ugari ditu, bai batzordearentzako, baita bazkide guztientzako ere. Batzordeen kasuan, hileroko kudeaketa lanak gutxitzen ditu (kobrantzak, inbentarioak, etab.). Gainera, informazioaren erabilpen eraginkorra baimentzen du. Bazkide arrunten kasuan, kontsumoak apuntatzea errazten du, batuketak egiten ibili beharra eragotziz, eta bakoitzak bere informazioa ikus dezake (egindako kontsumoak, saldoak, etab.).
Programa osoa erabilera errazekoa da, bereziki zaindu baitugu kontsumoak sartzeko eta administraziorako pantaila guztien diseinua.
Sistema osoa euskaraz eta gazteleraz erabili daiteke, bazkide bakoitzaren hizkuntza gordetzen duelarik hobespen gisa. Dena dela, hizkuntza bakarrera ere muga daiteke programa.
Bi ataletan banatua dago programa
Ukipen-pantaila bidezko sistema, hatzamarra erabiliz, bazkide bakoitzak modu erraz eta zuzen batean bere kontsumoak sartu ditzan eratua dago, lehenik produktua eta ondoren kopurua sartuz.
Identifikatzeko era desberdinak:
Elkarteko mahaiak eta sukaldeko labeak eta suak erreserbatu ahal izateko aukera eskaintzen dizu Elkargestek. Elkarte edo txokoaren plano bati esker bazkideak erreserbatu nahi dituen baliabideak aukera ditzake eguneko edozein otordutarako. Behin aukera egin ostean, erreserba baieztatzeko tiket bat inprimatzen da.
Hauek dira zuzendaritzarentzako ezaugarri interesgarrienak:
Kobratze-sistema hainbat eratan:
Hauek dira bazkideentzako abantaila nagusiak:
Elkargest erabili ahal izateko ez da beharrezkoa Internetera konexiorik izatea. Dena den, abantaila oso interesgarriak eskaintzen ditu.
Elkargest aplikazioak eskaintzen dituen prestakuntzak hobetzeko xedearekin, Internet bidez mahaiak erreserbatzeko zerbitzu berri bat garatu dugu.
Elkarte beretik mahaiak erreserbatzeko sistemaren osagarri gisa funtzionatzen du eta elkarteko erreserbekin guztiz sinkronizaturik dago.
ELKARGESTekin erlazionatutako zalantza edo arazoen zati handi bat konpontzeko ez dago zertan elkarteraino joan beharrik. Elkarterako irteerak dituen kostuak eta mugak kontuan hartuta, oztopo horri aurre egiteko modu on bat urruneko laguntza-zerbitzua da.
Elkarteak Interneterako konexioa daukan kasuetan, Arituko gure bulegotik bertatik konekta gaitezke elkarteko ordenagailura, eta egin beharreko aldaketa edo konponketak burutu.
Elkarteko ordenagailura Internet bidez konektatzeko TeamViewer programa erabiltzen dugu. Informazio gehiagorako edo laguntza teknikoa eskatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan.
Laguntza TeknikoaElkartearen kudeaketarako beharrezkoak diren aukera guztiez gain, Elkargestek balio erantsia gehitzen du, bazkideentzako interesgarriak izan daitezkeen beste zenbait zerbitzu eskainiz. Zerbitzu gehigarri hauek doakoak dira, eta bazkideek elkartearekin harreman zuzenagoa izatea dute helburutzat.
Elkargest aplikazioaren tabloia sei ataletan zatituta dago: mezuak, argazkiak, erabiltzaileentzako arauak, telefono-agenda, berriak eta eguraldia.
Tabloia pantaila-babesle gisa jartzen da martxan, programa erabili gabe minutu batzuk pasatzerakoan, baina hasierako pantailatik ere sar daiteke bertara. Berriro kontsumizioetara itzultzea ere oso erraza da, ondo ikusten den botoi bati esker.
Mezuak atalean bazkide guztientzako oharrak jar ditzake zuzendaritza-batzordeak: batzarra noiz den, azken hilean izandako faltak, edo beste edozein ohar. Ohar hauek noiz arte agertuko diren ere konfigura daiteke, epe baterako bakarrik baldin badira. Oharrak non eta nola azalduko diren guztiz konfiguragarria da.
Argazkiak atalean elkartean burutzen diren ekintzetako argazkiak, edo beste edozein argazki jar daitezke, eta aurkezpen moduan erakutsiko dira igotako argazki guztiak.
Erabiltze arauak atalean elkarteak PDF formatuan elkarte arau desberdinak jar ditzake, edo, adibidez ELKARGEST programaren eskuliburua. Telefono-agenda bazkideen telefonoak, zuzendaritzako kideenak edo hornitzaileenak jartzeko leku egokia da.