ERABILERA - BALDINTZAK

Uztailaren 11ko Informazio Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 legea (LSSI-CE) betez, ARITU KOOP. E.k jakinarazten du http://elkargest.com webgunearen jabea dela. Aipatu legearen 10. artikuluko eskakizunaren arabera jokatuz, ARITU KOOP. E.k honako datuok jakinarazten ditu: Webgune honen jabea ARITU KOOP. E. da, F20841961 I.F.K. duena, egoitza soziala BASABE POL. E02, 20550 ARETXABALETA (GIPUZKOA) helbidean duelarik, Kooperatiben Erregistroan 2004.0.036 inskripzioan izena emana. Enpresaren harremanetarako helbide elektronikoa elkargest@elkargest.com da.


ERABILTZAILEA ETA ARDUREN ERREGIMENA

ARITU KOOP. E.ren webgunean nabigatzeak, eta honen atzipenak eta erabilerak erabiltzaile izaera dakarte, ondorioz ARITU KOOP. E.ren webgunean nabigatzen den unetik onartzen direlarik hemen zehaztutako baldintza guztiak, kasuan kasu dagokion derrigorrez bete beharreko araudiari kalte egin gabe. ARITU KOOP. E.ren webguneak informazio, zerbitzu eta datu anitz eskaintzen ditu. Erabiltzaileak webgunearen erabilera zuzenean daukan ardura bere gain hartzen du. Erantzukizun hau honakootara hedatuko da:

  1. ARITU KOOP. E.k webean eskainitako zenbait eduki eta zerbitzu atzitzeko bistaratutako inprimakietan erabiltzaileak emandako informazioen egiazkotasuna eta zilegitasuna.
  2. ARITU KOOP. E.k eskainitako informazio, zerbitzu eta datuak ez erabiltzea baldintza hauetan, legean, moral, ohitura on edo ordena publikoan zehaztutakoaren kontrara, edo hirugarrenen eskubideei edo webgunearen funtzionamenduari kalte eragin diezaiokeen beste edozein modutan.


ESTEKEN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEA

ARITU KOOP. E. ez da erabiltzaileak webguneko esteka bati jarraituz bisita ditzakeen webguneen edukiaren erantzule, eta adierazten du ez duela inolako kasutan sareko beste guneen edukiari dagokion inolako kontrolik aztertu edo burutuko.

Halaber, ez du bere jabetzatik at dauden eta estekei jarraituz bisita daitezken guneen eskuragarritasun tekniko, zehaztasun, egiazkotasun, baliozkotasun edo legezkotasunik ere bermatuko.

ARITU KOOP. E.k adierazten du bere webguneko erabiltzaileei bertan nabigatzearen ondorioz sortutako edozein kalte ekiditeko hartu beharreko neurri guztiak hartu dituela. Hortaz, ARITU KOOP. E. ez da inola ere erabiltzaileak Interneten nabigatzeagatik jasan litzakeen kalteen erantzule egiten.


ALDAKETAK

ARITU KOOP. E.k bere webgunearen edukian, aurrez abisatu gabe, beharrezko ikusten duen edozein aldaketa egiteko eskubidea gordetzen du. Bai webgunearen edukiei dagokienez, bai honen erabilera-baldintzei dagokienean. Aldaketa hauek bere webgunearen bitartez egin ahalko dira zuzenbidean egoki den edozein modutan, eta bete beharrekoak izango dira webean argitaratuta dauden aldian, beste batzuengatik aldatuak izan arte.


DATUEN BABESA

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) betez, ARITU KOOP. E.k bere webgunearen erabiltzaileei jakinarazten die webeko orrietako inprimakien bidez enpresak bildutako datu pertsonalak ARITU KOOP. E.ren ardurapeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla, bi aldeen arteko konpromisoak erraztu, bizkortu eta betetzeko helburuz.

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten du erabiltzaileak datuak atzitu, zuzendu, ezeztatu edo aurka egiteko eskubidea duela BASABE POL. E02, 20550 ARETXABALETA (GIPUZKOA) helbidera idatzi bat igorriz.

Erabiltzaileak aurkakorik adierazten ez duen artean, ARITU KOOP. E.k ulertuko du bere datuak ez direla aldatu, eta erabiltzaileak konpromisoa hartzen duela edozein aldaketaren aurrean ARITU KOOP. E.ri jakinarazteko, eta ARITU KOOP. E.k hauek erabiltzeko baimena duela bi aldeen arteko harremana fidelizatzeko asmoz.


JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

ARITU KOOP. E. bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, bere webguneko jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra da, eta baita bertako edukiena ere (adierazpen gisa, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, funtzionamendu, atzipen eta erabilerarako beharrezko diren ordenagailuko programak, etab.), ARITU KOOP. E.ren titulartasuna dutelarik. Ondorioz, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babesturiko obrak izango dira, batetik esparru honetako araudi espainiarra nahiz erkidegokoa, eta bestetik arlo honekin erlazionaturiko Espainiak izenpetutako nazioarteko hitzarmenak aplikatu ahalko zaizkielarik.

Eskubide guztiak gordeta. Jabetza Intelektualaren Legeko bigarren paragrafoan, 8 eta 32.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, berariaz debekatzen da webgune honetako edukiak erreproduzitu, banatu, argitaratu edo eskuragarri jartzea, osorik edo partzialki, helburu komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein medio teknikoren bitartez, ARITU KOOP. E.ren baimenik gabe.

Erabiltzaileak ARITU KOOP. E.ren titulartasuneko jabetza intelektual eta industrialen eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak ikusi, inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere egin ahalko ditu, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik bada. Erabiltzaileak ezingo du ARITU KOOP. E.ko orrietan instalatutako edozein babeserako gailu edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu, ekidin edo manipulatu.


EKINTZA LEGALAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

ARITU KOOP. E.k, era berean, egoki deritzon akzio zibilak edo zigor-arlokoak aurkezteko aukera gordetzen du, webgunearen eta edukien erabilera desegokiarengatik, edo honako baldintza hauek ez betetzeagatik.

Erabiltzaile eta emaile arteko harremana indarrean dagoen eta lurralde espainiarrean aplikagarri den araudiaren arabera aplikatuko da. Edozein eztabaida sortuz gero, aldeek haien gatazkak arbitraiaren esku jarri ahalko dituzte, edo jurisdikzio arruntera jo ahalko dute dagokion jurisdikzio eta eskumenei buruzko arauak betez. ARITU KOOP. E.k GIPUZKOAn, Espainia, du bere egoitza.


COOKIE-POLITIKA

Cookie bat zenbait web orrialdetara sartzen zarenean zure ordenagailura deskargatzen den fitxategi bat da. Cookie-ek web orri bati aukera ematen diote, besteak beste, erabiltzailearen nabigatze-ohiturei edo bere ordenagailuari buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko, eta, daukan informazioaren eta ordenagailua erabiltzen duen moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.

Cookieak funtsezkoak dira Interneten funtzionamendurako, abantaila ugari eskainiz zerbitzu interaktiboak ematerakoan, eta gure webaren nabigazioa eta erabilerraztasuna hobetuz.

Jarraian ematen dizugun informazioak cookie mota desberdinak ulertzen lagunduko dizu:


COOKIE MOTAK

KUDEATZEN DITUEN ENTITATEAREN ARABERA
Cookie propioak

Bisitatutako webguneak berak sortutakoak, erabiltzaileak eskatutako zerbitzua eskaintzeko.

Hirugarrenen cookieak

Hirugarren batek sortu eta kudeatutakoak, propiotzat ezin daitezkenak hartu.

AKTIBATUTA MANTENTZEN DIREN EPEAREN ARABERA
Saioko cookieak

Erabiltzaileak sarean nabigatu bitartean datuak biltzen dituztenak, eskatutako zerbitzua eskaintzeko helburuarekin.

Cookie iraunkorrak

Terminalean biltegiratzen direnak, eskuratutako informazioa cookiearen arduradunak erabil dezan eskatutako zerbitzua eskaintzeko helburuz.

XEDEAREN ARABERA
Cookie teknikoak

Webean behar bezala nabigatzeko ezinbestekoak direnak.

Pertsonalizaziorako cookieak

Erabiltzaileak webgunean nabigazioa pertsonalizatu ahal izateko (adb. hizkuntza) aukera ematen dutenak.

Analisirako cookieak

Erabiltzailearen nabigazioarekin erlazionatutako azterketa egitea ahalbidetzen diotenak kudeatzaileari, webaren segimendu bat eraman ahal izateko, eta baita eduki bisitatuenei, bisitari kopuruari, eta abarri buruzko estatistikak burutzeko.

Publizitate-cookieak

Editoreari webgunean edukiaren araberako publizitate-eremuak jartzeko aukera ematen diotenak.

Jokabidearen araberako publizitate-cookieak

Editoreari webgunean erabiltzailearen nabigatze-ohituren araberako publizitate-eremuak jartzeko aukera ematen diotenak.


Uztailaren 11ko Informazio Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 legearen (LSSI-CE) 22.2 artikuluan xedatu bezala, ARITU KOOP. E.k jakinarazten du honakook direla gure webgunean erabilitako cookieak:

  • Cookie propioak
  • Hirugarrenen cookieak
  • Saioko cookieak
  • Cookie iraunkorrak
  • Pertsonalizaziorako cookieak
  • Analisirako cookieak

Halaber, ARITU KOOP. E.k erabiltzaileari jakinarazten dio bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera daukala, cookie-ek sorreraz ohartarazi dezan, eta, hala nahi balu, disko gogorrean instalatzea eragozteko aukera izan dezan.

Jarraian eskaintzen dizkizugun loturei jarraituz, aipatutako konfigurazio aldaketa egin ahalko duzu hainbat nabigatzailetan:

  • Mozilla Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we
  • Google Chrome: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647
  • Internet Explorer: http://windows.microsoft.com/es-es/internet-explorer/delete-manage-cookies#ie=ie-10
  • Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042
  • Opera: http://help.opera.com/Windows/11.50/es-ES/cookies.html