Elkargest bizirik dagoen programa bat da, erabiltzaileen hobekuntza gomendioekin osatuz eta hobetuz doa. Horrela 2000tik hona lortutako esperientziaren ostean, eta gure bezeroekin mantendu dugun harremanari esker produktu orokor eta era berean erabilerraza lortu dugu.

  • Esperientziadun taldea
  • Produktu esklusibo eta erabil erraza
  • Eguneraketak
  • Laguntza
  • Harreman estua

Oso erabilerraza da “informatiko-analfabetoentzat”, oso bisuala eta intuitiboa. Bost minutuan ikasten duzu nola erabili.

Felipe Barroso, Labarga elkartea
Elkargest Aplikazioa

Aipamenak

Bizkaia en las Ondas, Onda Cero

Euskadi Irratia

ARITU Koop. E.

1994an sortua, Ingeniaritza mekanikoko eta informatikoko zerbitzuak eskaintzen dituen kooperatiba gara, eta gure bezeroen lantaldeari laguntza fidagarria eta eraginkorra eskaintzen diogu. Horretarako, gure enpresa proiektua giza baliabideetan oinarritutako politika baten gainean dago eraikia..

Kudeaketa erraztuz

Arituko informatika sailetik elkarte gastronomiko edo txokoen kudeaketarako Elkargest programa garatu dugu, gaur egun elkarte ugaritan dagoelarik ezarrita. Une honetan merkatuko liderrak gara. Elkargest elkarteen kudeaketa osoa eramateko programa bat da. Bere aukeren baitan daude kontsumoak apuntatzea, biltegia eta diru-kontuak kudeatzea, edota mahaien erreserba. Gainera, Internet bidez ere egin daitezke erreserbak.

Gertuko zerbitzua

Programaren inplantazioa azkarra eta erraza da zuentzako. Gu arduratzen gara datuen kargarako informazioa batzeaz eta baita informatika gaiak instalatzeaz eta formakuntza eta laguntzaz. Elkargest aplikazioarekin sor daitezken zalantzak argitzeko asistentzia telefonoz, e-mailez edo urruneko sarrera bidez ematen dugu, saldu ondorengo kalitatezko zerbitzu bat bermatuz.

Aritu Koop. E.

Gure Taldea

Gorka Bikuña

Gorka Bikuña Project Manager

Proiektuaren kudeatzailea sortu zenetik, dena dakien pertsona.

Ander Yuste

Ander Yuste Teknikaria

Nahiz eta asko ikasteko, irrikaz ahalik eta gehien laguntzeko.