Gasteizen kokatua dago, Domingo Beltrán kaleko 60an. 1971an sortu eta 1972ko apirilaren 27an inauguratu genuen. 49 bazkide ginen, geihenak gipuzkoarrak. Ordurarte kalean eta tabernetan elkartzen ginen. Elkarte ideia norbaiti bururatu eta aurrera jo genuen. (AMETZA gazteleraz "quejigo" ,"marojo" edo "rebollo" da, eta latinez "quercus pirenaica", haritzen familiakoa).
AMETZA elkartetik sortu zen Gasteizen tanborrada sortzeko ideia, eta beste elkarte batzuekin batera elkarteen tanborrada antolatu zen, lehenbiziko aldiz 1975eko San Prudentzio bezperan irten zuen. Haurren tanborrada ere abian jarri zen. 1990etik aurrera gure tanborrada daukagu, urtero hutsik egin gabe irtetzen duena apirilaren 27an. AMETZA martxa daukagu, Sabin Salaberri konpositore arabarrak sortua. 2007an tanborradako kantu guztiekin CD bat argitaratu genuen
1973 urtean AMETZA elkartearentzako Jose Luis Rodrigok eta Ricardo Mendigurenek Arabako Mus Txapelketa irabazi zuten.