Batzar Nagusiaren Aurkezpena
1999tik hona, dagoeneko 620 gastronomia elkarte eta txoko baino gehiagok erabiltzen duzue gure programa, Elkargest. Aritutik beti nahi izan dugu aplikazioari funtzionalitate eta zerbitzu berriak gehitzea, beti ere kudeaketa lanak errazte aldera.
Urtero kontuak eman behar dira Batzar Nagusian, ba al daukazue denborarik aurkezpen ikusgarri bat prestatzeko?
Aritutik, kalitatezko aurkezpen bat sortzea proposatzen dizuegu:
– Bideo formatoan proiektatu daiteke
– Bideo formatoan proiektatu daiteke
– Bazkideei emateko inprimatu daiteke (.pdf)
Guk Elkargest programatik aterako genuke informazioa, baina datu batzuetarako formulario bat bidaliko genizueke.(Altak/bajak, elkarteak antolatutako jarduerak, etab.)
Zalantzarik al duzu?
Eskuratu zure elkartearentzako onura guztiak:
Erraztu prozesuak, aurreztu denbora eta hobetu zure bazkide guztien gogobetetzea.
Murriztu administrazio-lanetan ematen duzun denbora, eta fokatu benetan garrantzitsua dena:
Gozatu eta zure bazkideei gozarazi.